Legazpin 80 urtetik gorakoen eguna ospatzen ari dira
Jose Orozco, Francisco Caballero, Consuelo Hurtado eta Mercedes Otadui omendu dituzte.
Udalak, Nagusilanek eta Buztintegik antolatuta, 80 urtetik gorakoen eguna ospatzen ari dira Legazpin. Eguerdian meza izan dute, eta gero denak batera bazkaltzera joan dira azokara. Aurten lau adineko omendu dituzte: Jose Orozco (93 urte), Francisco Caballero (93), Consuelo Hurtado (91) eta Mercedes Otadui (93). Sari bana eta lore sortak banatu dizkiete. Errondailak girotu du bazkalostea.