Argazkilaria: Ainhoa Muriel
Bihar, Ampo Ordiziaren lehenengo irteerarekin batera jokatuko da errugbiko Ohorezko mailako lehenengo euskal derbia Getxoko Faduran. Talde bizkaitarrak ez zuen ondo hasi denboraldia; aurreko asteburuan Valladoliden aurka 69-0 galdu bait zuen.
Ordiziako taldeak, bere aldetik, itxura ona eman zuen aurreko igandean Alcobendasen aurka, nahiz eta galdu egin zuten. Aurten ere, iaz bezala, Getxon garaipena eskuratzeko itxaropenez bidaiatuko du Ampok