Esklerosi anizkoitza duten gaixoei laguntzeko 657 euro bildu ditu Julian Gilek
Ademgi elkarteari eman dio dirua.
herritarrei egindako erretratuen erakusketa ikusgai izan du Julian Gil argazkilari legazpiarrak kultur etxean. Erakusketa horretan, itxulapiko bat jarri zuen, esklerosi anizkoitza duten gaixoei laguntzeko. 657 euro jaso ditu itxulapikoan, eta Ademgi elkartearen esku utzi du dirua. Gipuzkoako esklerosi anizkoitzaren elkartea da Ademgi.
Eskerrak legazpiarrei eta Ikatzari
Gilek eta Ademgik eskerrak ematen dizkiete legazpiarrei, emandako laguntzagatik. Gilek, bestalde, argazkietan parte hartu duten herritarrei eskerrak ematen dizkie, baita Ikatza argazkilari elkarteari ere.
Irailean zehar,