Botoa emateko garaia iritsi da
Azkenean iritsi da eguna. Bi asteko kanpainaren ondoren, alderdiek zabaldu dituzte beraien mezuak eta orain, aukera egin eta botoa emateko garaia da. Frankoren diktaduraz geroztik Eusko Legebiltzarrerako egiten den 10. hauteskunde deialdia da honakoa. Guztira 75 legebiltzarkide aukeratuko dira, 25 Gipuzkoatik, eta beste horrenbeste Arabatik eta Bizkaitik.
Deialdi honetarako 53.992 goierritarrek dute botoa emateko eskubidea; horietatik 1.629, atzerrian bizi direnak. Goierriko 22 herrietan 84 mahai daude jarrita, eta horietan, 252 herritar ari dira dagoeneko mahai buru eta bokal lanetan. Ohi bezala, goizeko 09:00etan puntuan zabaldu dituzte hautestokiak, eta aurreneko herritarrak hasiak dira botoa ematen.
Aurreneko parte-hartze datu ofizialak eguerdiko 14:00etatik aurrera emango dituzte. Hautestokiak 20:00etan itxiko dituzte, eta ordu horretan hasiko da botoen kontaketa.