Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 53.992 goierritarrek dute botoa emateko eskubidea.
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako lehenengo parte hartzearen datuaren arabera, 12:00ak arte, hauteslegoaren %15,4ak eman du botoa Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko datuak kontuan hartuta. Duela lau urte baino zertxobait handiagoa izan da orain arteko parte hartzea, %0,6 gehiago alegia.
Lurraldeka, Gipuzkoan izan da parte hartze daturik handiena; %17,5koa; duela lau urte baino %1,1 gehiago.
Gaurko hauteskundeetarako 53.992 goierritarrek dute botoa emateko eskubidea; horietatik 1.629, atzerrian bizi direnak. Goierriko 22 herrietan 84 mahai daude jarrita, eta horietan, 252 herritar ari dira dagoeneko mahai buru eta bokal lanetan.
Hurrengo parte hartze datua, 18:00etan emango dute. 20:00etan itxiko dira hautes mahaiak.