Herritarren %44k eman du dagoenoko botoa Gipuzkoan
Eusko Jaurlaritzak eguneko bigarren parte-hartze datua eman berri du. Arratsaldeko 17:00ak arte, hautestokietara ematera deitutako herritarren %44,38k eman du botoa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa kontuan hartuta. 2012ko hauteskundeekin alderatuta, %2,83 jaitsi da partehartzea.
Lurraldeka, Gipuzkoan batazbesteko horren gainetik dago partehartzea, %44,46rekin. Eguerdiko datuek partehartzearen puntu bateko igoera iragartzen bazuten ere, kopuru horrek behera egin du, eta 2012ko deialditik %2,51ko jaitsiera izan da, 17:00ak arte datuek jasotzen dutenez.
Hurrengo partehartze datua osoa izango da, hautestokiak itxi eta gero emango baitute, 20:00etatik aurrera.