Ataungo argazkigintza rallya igande goizean izango da
Ataungo 12. Argazki Rallya igande honetan jokatuko da, Ataunen bertan, udalak antolatuta. Argazkilari zaletuentzat da lehiaketa, eta sarrera 5 euro ordaindu behar da. Izena igande goizean berean eman behar da, 09:00etatik 10:00etara, udaletxearen aurrean.
Argazkigintza digitalean aritzen dira partaideak. Koloretan edo txuri-beltzean atera litezke argazkiak. 10:00etatik 14:30era izango da rallya.
Argazkien memoria-txartelak 13:30etik 14:30era bitartean utzi behar dira. Aurretik, aukeraketa egin beharko dute, eta 36 argazki bakarrik utzi behar dituzte txartelean. Horiek deskargatu beharko ditu partaideak (lehenengoa, autoerretratua).
Gaiak goizean bertan jakinaraziko dizkie antolakuntzak argazkilariei. Normalean, lau gai erretratatu behar izaten dituzte.
Sari ematea azaroaren 19an
Sariei dagokienez, irabazleak 300 euro eta oroigarria jasoko ditu, bigarrenak 150 eta oroigarria. Lehenengo bi ataundarrentzat ere badaude. Sari banaketa eta argazki emanaldia azaroaren 19an izango dira, antzokian.