Goiztiri AEK euskaltegiak, ikasturte berria ate joka dagoenez eta hori aitzakitzat hartuta, aurkezpen festa egin zuen bart arratsaldean Ordiziako D’Elikatuz zentroan. Aurtengo kanpainaren berri eman zuten, ikasturte berrirako ikasleak protagonista diren spota ikusi zuten, spotarekin eta selfiekin lotutako jolasa ere egin zuten eta mokadutxo bat ere jan zuten ekitaldia borobiltzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.