Vignemaleko istripuaren 40. urteurreneko argazkiak
Ekainaren 28an 40 urte bete ziren hiru mendizale (Fernando Terradillos ordiziarra, Sebastian Sanchez beasaindarra eta Jose Luis Orbegozo azpeitiarra) Vignemale mendian hil zirela. Urteurrena gogoratzeko ekainean Aizkorri elkarteko hamasei mendizale joa...
Ekainaren 28an 40 urte bete ziren hiru mendizale (Fernando Terradillos ordiziarra, Sebastian Sanchez beasaindarra eta Jose Luis Orbegozo azpeitiarra) Vignemale mendian hil zirela. Urteurrena gogoratzeko ekainean Aizkorri elkarteko hamasei mendizale joan ziren bertara eta egun horietan jasotako argazkiak erakutsiko dituzte bihar, 20:30ean, Aizkorri elkartean. Aurtengoekin batera, garai hartako mendizaleenak ere erakutsiko dituzte.
Bestetik, bihar, 19:00etatik 20:00etara, igandeko Otsaurte-Zerain ibilaldian parte hartzeko izena emateko aukera izango da.