Denda-tabernen kanpainako lehenengo zozketa egin dute Lazkaon
Lazkaoko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon kanpainaren barruan, lehendabiziko saridunak izendatu dituzte. Udalak atzo eguerdian egin zuen zozketa, eta arratsaldean banatu zizkieten hiru sarituri dagozkien sariak: Areria antzokian zinema denboraldi osorako hiru abonu.
Maria Carolina Agirre, Mila Aldasoro eta Maria Jesus Perez dira zortedunak. Beste lazkaotar askok bezala, lau denda desberdinetan edo sei tabernatan eskuratutako eranskailuak txartel batean erantsi, datuak idatzi, eta udaletxeko ontzian utzi zituzten.
Kanpainak beste hiru aste iraungo du. Eta beste hiru zozketa geratzen dira: hiru Ebook irakurgailu, kiroldegeiko hiru harpidetza eta herriko jatetxeetan hiru afari. Herritarrek emandako txartelak zozketa guztietan sartuko dira.