Ertzaintzak konfiskatuta zeuzkan 90 marihuana landare lapurtu dituzte Ataunen
Marihuana landareen lapurreta izan zen asteburuan Ataungo baserri batetik. Kasuak bitxitasun handia du, egun batzuk lehenago Ertzaintzak atzeman eta konfiskatuta zeudelako. Lehengo astean, Ertzaintzak 90 marihuana landare aurkitu zituen, Ataungo baserri urrun batean. Nagusia inputatu dute, segurtasun publikoko delitu bat leporatuta. Baina haztegi klandestinoan zeuden landareak bertan utzi zituzten, polizia-lerroarekin zigilatuta. Bien bitartean, Oriako polizia-etxeko patruilak zaintza lanetan aritu ziren harrezkero, noizean behin baserrira buelta bat eginda. Baina igandean marihuana landareak falta zirela konturatu ziren ertzainak; delituaren frogak desagertu dira, beraz.