Igandean hasiko dira haurrentzako DVD emanaldiak
Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako DVD emanaldiak antolatzen dituzte urtero. Helburua haurrek euskarazko filmak ikustea da. Denboraldi berria igande honetan hasiko da, Surfak zoratuta pelikula emango dute 17:00etan, Labeaga aretoan. Urriaren
Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako DVD emanaldiak antolatzen dituzte urtero. Helburua haurrek euskarazko filmak ikustea da. Denboraldi berria igande honetan hasiko da, Surfak zoratuta pelikula emango dute 17:00etan, Labeaga aretoan. Urriaren 16an Pipi Kaltzaluze emango dute, 23an Horton eta 30ean Fievel eta mundu berezia. Sarrerak euro bat balio du.
Urriaren 9an, berriz, antzerkia izango da Labeagan. Glu Glu Teatroa taldeak, haurrentzako Hansel eta Gretel lana taularatuko du.