Nekane Balluerka ordiziarra EHUko hauteskundeetan aurkeztuko da
Azaroaren 24an egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Momentuz, hautagai bakarra aurkeztu da; Nekane Balluerka Ordiziarra. Psikologian katedraduna da Balluerka. EHUren agintaritza taldean hamar urte pasatxo daramatza. Errektoreorde 2006an izendatu zuten, Perez Iglesiasen agintaritzapean; Kalitate eta Ikasketa Berrikuntzako errektoreorde aritu zen. 2008an Perez Iglesias berriro aurkeztu zen hauteskundeetara eta Balluerka ere zerrendan zegoen. Baina Goirizelaiak hartu zuen lekukoa orduan eta bi agintaldietan errektoreorde izan du Ordiziarra. Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen errektoreordea da gaur egun.