Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, bisitaldi gidatu berezia prestatzen ari dira. Hemezortzi lagunek hartuko dute parte. Hilaren 15ean izango da, 17:00etan. Izena eman behar da

Hijos de Martin y de Loinaz antzerki taldeko aktoreak, iaz
400 urte herri antzerkian parte hartu zuten hainbat kide eta Igartza Monumentu Multzoa kudeatzen duen Aldabe elkarteko hainbat kide, hilaren 15erako
Igartza Monumentu Multzoa eta migrazioak izeneko bisita gidatu antzeztua prestatzen ari dira elkarlanean. Hemezortzi aktorek, bederatzi pasartetan kontatuko dute Igartza Monumentu Multzoan jendearen joan-etorriek eta zubiak izan duten garrantzia.
Izan ere, Ondarearen Europako Jardunaldiaren aurtengo gaia
Migrazioak eta Kultura Ondarea da. «Europan urtero antolatzen dira jardunaldi horiek gai baten inguruan eta aurten lehenengo aldiz Gipuzkoa programa honetan sartu da. Museoek proposamen desberdinak egin ditugu», dio Diego Gomezek: «Gure kasuan, Igartzan joan-etorrien garrantzia nabarmenduko du-gu. Igartza beti azaltzen dugu bidegurutze baten ikuspuntutik. Jende mugimendu horrek, bai Dolarean, industrian, jauregian, beti eragina eduki du. Ikuspuntu horretatik bisita gidatu antzeztua ari dira prestatzen, Igartza Monumentu Multzoa ikusteko beste modu bat izango da».
XVI. mendean oinarrituko dira. «Joan-etorri horietan garrantzia izan zuten pertsonen lana edo papera agerian» utziko dute hainbat pertsonaik: Mojak, mandatariak, garraiolariak, baserritarrak, merkatariak, errotaria… Aktore batek ikusleak gidatuko ditu eta geldialdiak egingo dituzte zubian, burdinolan, errotan, ermitan, jauregian, gurutzean eta dolarean.
Izena hilaren 11rako
Bisita gidatu antzeztua ikusi nahi dutenek izena eman behar dute aurrez, 943 08 77 98 edo 605 771 881 telefono zenbakietara deituta. Hilaren 11 da izena emateko azken eguna.