Eskulan, joste eta boluntariotza ikastaroak hasiko dira egunotan
Legazpiko elkarteek antolatutako ikastaro batzuk martxan dira dagoeneko, eta beste batzuk hastear. Eskulanetako ikastaroa, esaterako, atzo hasi zen, baina oraindik ere posible da izena ematea. Ekainera arte astearte eta ostegunetan izango dira eskolak,...
Legazpiko elkarteek antolatutako ikastaro batzuk martxan dira dagoeneko, eta beste batzuk hastear. Eskulanetako ikastaroa, esaterako, atzo hasi zen, baina oraindik ere posible da izena ematea. Ekainera arte astearte eta ostegunetan izango dira eskolak, 15:00etatik 17:00etara. Kuota hileko 32 eurokoa da. Irule elkarteak antolatu du.
Josteko lan txikien ikastaroa ere Irule elkarteak antolatu du. Gaur hasiko da. Botoiak josten, praken barrenak hartzen, kremailerak jartzen… ikasiko dute parte hartzaileek. Eskolak asteazkenetan izangodira, 14:30etik 16:30era. Kuota, hileko 20 euro.
Arkatza elkarteak, berriz, lekua du goizeko pintura ikasta-roan. Astelehen eta asteartetan da, 10:30etik 12:00etara.
Azkenik, Nagusilak elkarteak boluntariotza ikastaroa antolatu du. Urriaren 8an, 13an, 15ean, 20ean eta 22an izango dira saioak, kultur etxeko ikastaro gelan, 16:00etatik 18:30era.













