Ampo Ordiziak aurkari zaila izango du igandean
Ampo Ordiziak VRAC Quesos Entrepinaresen kontra jokatuko du igande honetan 12:30tan Pepe Rojo zelaian. Neurketa zaila aurreikusten da; une honetan sailkapeneko erdigunean daude bi taldeak. Valladolideko taldeak aurreko denboraldian bi titulu nagusiak, ligakoa eta kopakoa, galdu zituen finaletan bere aurkari nagusiaren alde; El Salvador taldea, Valladolidekoa baita ere. Aurreko asteburuan berriz, superkopa irabazi zuen VRACek, El Salvadorren aurka.
Pepe Rojo zelaia zailenetakoa da. Bertan jokatu diren azken 100 partiduetatik kanpotar batek bakarrik irabazi du; Santos Regilen Ampok, 24-26 irabazi zion El Salvadorri 2014-2015 denboraldian.
Wade Kellyren gizonek garaipena lortu eta sailkapenean gora egin nahi badute, zigorkolperik ez egitea izan daiteke gakoa eta pauso bat atzerago defendatu beharko du, rucketan baloia ahaztuz. Kontuan izan behar da, Gareth Griffiths dutela taldean, hankarekin jaurtitzaile hoberenetarikoa.
AMPOrekin jokatzeko zalantzen artean Iñaki Puiadena eta Christian Rust eta baja dira Iker Korta, Dani Aizpun eta Julen Goia.