Artista siriarrak Urretxu eta Zumarragara heldu dira
Siriar Karabana Kulturala Goierri Garaian da. Siriarrak atzo heldu ziren eta gaur goizean Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetako ikasleekin egon dira. Gainera, beraien arte lanak Zumarragako plazan ikusgai jarri dituzte. Arratsaldean,
Siriar Karabana Kulturala Goierri Garaian da. Siriarrak atzo heldu ziren eta gaur goizean Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetako ikasleekin egon dira. Gainera, beraien arte lanak Zumarragako plazan ikusgai jarri dituzte. Arratsaldean, 19:00etan, kontzertu bat emango dute gaztetxean.
Horra hor egitaraua:
Gaur
· 22:15. Butak 21 zinekluba: ‘Lobo’. Ondoren, siriar film laburren emanaldia. Bertan izango da Mohamad Al Roumi zine zuzendaria.
Bihar
· Egun osoan. Siriar arte erakusketa, Areizaga Kalebarren plazan. Karabana Zumarragatik Urretxura mugituko dute, Gernikako Arbola plazara.
· 11:30. ‘Astral’ dokumentalaren emanaldia. Amaieran, siriar artistekin solasaldia errefuxiatuen krisiari buruz.
· 14:30. Poteoa siriar artistekin.
· 17:00. Artista siriarren eta euskaldunen erakustaldiak: poesia, musika, haurrentzako ekintzak… Areizaga-Kalebarren plazan.
· 21:00. Siriarrekin herri afaria, Casinon.
Igandea (Legazpin)
· Egun osoan. Siriar arte erakusketa, Euskal Herria plazan (euriarekin, Urbeltz pilotalekuan).
· 13:00. Siriar film laburren proiekzioa. Ondoren, siriarren egoerari buruzko solasaldia. Euskal Herria plazan.
· Ondoren. Poteoa siriar artistekin.