
Urriaren 17an Pobrezia erauztearen aldeko eguna dela eta, igandean Elikaduraren mundu eguna ospatuko dute Ordizian. Gizaki guztiok daukagun elikadurarako eskubidea aldarrikatzeko eta pobrezia erauztearen alde ekiteko, dar-dar produkzioak gizarte Ekimenezko kooperatibak, D´Elikatuz zentroak eta Ordizia Kolorek, Ordiziako udalaren laguntzaz hainbat ekimen antolatu ditugu urriaren 16rako.
Goizeko 11:00etan munduko kultura, desberdinetan jaten diren ogien prestaketa tailerra egingo dute herriko plazan. Ondoren, D’Elikatuz zentroan
D’Elikatuz mokau batean tailerra emango dute eta 13:00ean Munduko ogien tailerrean prestatutako ogiak dastatuko dituzte. Ogiak lortzeko, hauen trukean Ordiziako Udaleko elikagaien banaketarako jakiak entregatu beharko dira.