Goierri elkarteko zikloturistek denboraldiko azken irteera egingo dute igandean
Urretxu eta Zumarragako zikloturistek denboraldiko azken irteera egingo dute igandean. 10:00etan elkartuko dira Jose Mari Lasa plazan. 10:15ean Beasain aldera irtengo dira. Bertan, Igartza jauregia bisitatuko dute. Ondoren, 12:15ean, Dolarea
Urretxu eta Zumarragako zikloturistek denboraldiko azken irteera egingo dute igandean. 10:00etan elkartuko dira Jose Mari Lasa plazan. 10:15ean Beasain aldera irtengo dira. Bertan, Igartza jauregia bisitatuko dute. Ondoren, 12:15ean, Dolarea hotelean pintxo bat jango dute. 12:45ean herrira itzuliko dira.