Juan Karlos Kortak eta Eusebio Zabalak Munduko Mus Txapelketa irabazi dute
Euskal Kolektibitateen Munduko Mus Txapelketa aste osoan zehar jokatu dute, hamabi herrialdetako hamalau bikotek. Korta eta Zabalak hamar partida irabazi eta hiru galdu dituzte. Bigarren postuan Venezuelako bikotea sailkatu da,
Euskal Kolektibitateen Munduko Mus Txapelketa aste osoan zehar jokatu dute, hamabi herrialdetako hamalau bikotek. Korta eta Zabalak hamar partida irabazi eta hiru galdu dituzte. Bigarren postuan Venezuelako bikotea sailkatu da, garaipen bakar batera. Kortak eta Zabalak Kaliforniara bidaia irabazi dute. Han, San Francisco eta Los Angelesen, datorren urteko txapelketan parte hartuko dute.