'Tertulian' ekimena jarriko da abian Idiazabalen
Idiazabalgo Udalak, lehenengo Tertulian saioa egingo du datorren asteartean, hilaren 18an eta Euskal Gizartea bizikidetzaberriaren erronkaren aurrean izenburupean, Garbiñe Biurreun eta Iñaki Soto izango dira solaskideak. Garbiñe Biurrun epailea, EHUko irakaslea eta TolosakoBizikidetza Foroko kidea da eta Iñaki Soto, Garako zuzendaria. Moderatzaile lanak Baketik-eko kidea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea den Iker Usonek egingo ditu.
Tertulian ekimenaren helburua hausnarketarako eta eztabaidarako eremuak sortzea da. Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian hilean behin gai ezberdinak jorratuko dira, ikuspuntu ezberdinak kontuan hartuz eta herritarrei hitzaldi hauetan parte hartzeko aukera emanez. Urriaren 18an, Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian, 19:00etan da hitzordua.