Trenak ekarritako soinua
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo dute biharko erromeria. 17:30ean hasita, lau bikote ariko dira. Zumalakarregin soinu txikien erakusketa irekiko duteOrmaiztegin erromeria egingo dute bihar arratsaldean. Udalak eta Zumalakarregi museoak a...
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo dute biharko erromeria. 17:30ean hasita, lau bikote ariko dira. Zumalakarregin soinu txikien erakusketa irekiko dute
Ormaiztegin erromeria egingo dute bihar arratsaldean. Udalak eta Zumalakarregi museoak antolatu dute, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Jardunaldi horien aurtengo leloa hauxe da: Kultur ondarea eta migrazioak. Lelo horri lotuta, migrazioak Ormaiztegira ekarritako objektu bat jarriko dute balioan bihar: soinu txikia.Ormaiztegira, XIX. mendean, italiar asko etorri ziren trenbideko tunelak eraikitzera. Ane Aranburu kultur teknikariaren esanetan, soinu txikia italiarrek ekarri zutela uste da. Biharko erromeriaren helburuetako bat trikitiaren jatorria ezagutzea izango da. Horretarako, Oihane Gurrutxagak soinu txikiaren jatorriari buruzko ipuin bat kontatuko du: Corrado Maccarinelli.
Bestalde, Jose Francisco Berasategi Lasa herritarraren istorioa ere eman nahi dute ezagutzera. Ormaiztegiko itsua izenez ezagutzen zuten bere garaian, XIX. mendean. Antza denez, trikitia jotzen zuen tren geltokian eta herrian, bainuetxera joaten ziren turistei ongi etorria egiteko. Ane Arrieta Zumalakarregi museoko langileak azalduko du Ormaiztegiko itsuaren istorioa.
Erromeria hasteko, 17:15ean kalejiran joango dira erromeriako parte hartzaileak udaletxetik trenzubi azpira. Bertan, lau trikitilari bikote ariko dira: Iñaki eta Oier Rezusta (Ormaiztegi), Iban Maiz eta Patxi (Gabiria), Uxue Kerexeta eta Andoni Oruesagasti (Zumarraga) eta Agurtzane eta Ion Elustondo (Legazpi). Txindata musika eskolako trikitilariek ere parte hartuko dute.
Aranbururen hitzetan, garai bateko erromerien kutsua eman nahi diote. Hori dela eta, erroskila saltzailea izango da, eta jen-deari piknika eramateko eskatu diote, erromerian bertan jateko. Horrez gain, sagardoa doan edateko aukera izango da, txotxetik.
Trikitixa erakusketa
Erromeriarekin lotuta, Zumalakarregi museoan erakusketa irekiko dute bihar. Aurelio Arteta artistaren Romeria vasca margolana eta hainbat soinu zahar ere jarriko dituzte ikusgai. Abenduaren 4ra arte izango da erakusketa Ormaiztegin.













