Ondarearen Europako Jardunaldien baitako ekitaldia da gaurkoa eta soinu txikia balioan jartzea izan da helburua
Lau trikitilari bikotek girotuta erromeria antolatu dute gaur arratsaldean Ormaiztegiko trenzubi azpian. 17:15ean hasita, trikiti doinuak izan dira nagusi Ormaiztegin. Iñaki eta Oier Rezusta (Ormaiztegi), Iban Maiz eta Patxi (Gabiria), Uxue Kerexeta eta Andoni Oruesagasti, irudian (Zumarraga) eta Agurtzane eta Jon Elustondo (Legazpi).
Gaurko ekitaldia Ondarearen Europako Jardunaldien baitan antolatu dute,
Kultur ondarea eta migrazioak gai hartuta. Lelo horri lotuta, migrazioak Ormaiztegira eramandako objektu bat jarri nahi izan dute balioan: soinu txikia. Arratsaldeko ekitaldiari erromeria kutsua emateko erroskila saltzailea izan da trenzubin, eta jendeari aurrez piknika eramateko ere eskatu zaio. Sagardoa txotxetik edateko aukera ere izan dute bertaratu direnek.