Segurako Baratze pilotalekuan jokatu berri da Euskal Herriko 40. dantza suelto txapelketa
Pasaiako Idoia Besadak eta Irurako Xabier Artolak osatutako bikoteak irabazi du Segurako Baratze pilotalekuan jokatu berri den Euskal Herriko 40. dantza suelto txapelketa. Lapurdiko, Arabako eta Gipuzkoako hamar bikote aritu dira leihan. Azken hiru urteetan bezala, Ibai Jimenez zaldibiarra izan da Goierri ordezkatu duen dantzari bakarra.
Fandangoa eta arin-arina dantzatu dituzte banan-banan oholtza gainean hamar bikoteek. Isilkara txistulari taldeko txistulariek jo dute fandangoa eta Estanga anai-arrebek, berriz, arin-arina. 40 urte hauetan txistua jotzen aritu diren Joxe Mari Telleria segurarra eta Naxario Telleria idiazabaldarrak omenaldia jaso dute saioaren amaieran.
Gaur, 21:00etatik aurrera ETBko lehenengo katean izango da txapelketa osorik ikusteko aukera.