Irrintziren deialdia taldekide ohiei 50. urteurreneko ekitaldietan parte hartzeko
Irrintzi dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du datorren urtean. Dantzari ohiekin bi ekitaldi egingo dituzte: jaialdi bat eta iñude eta artzainak Urretxuko Euskal Jaian. Bi ekitaldi hauetan parte hartu nahi
Irrintzi dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du datorren urtean. Dantzari ohiekin bi ekitaldi egingo dituzte: jaialdi bat eta iñude eta artzainak Urretxuko Euskal Jaian. Bi ekitaldi hauetan parte hartu nahi duten taldekide ohiek irrintzidantzataldea@gmail.com helbidera idatzi eta izen-abizenak, adina, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia eman behar dituzte. Dantzari ohiak parte hartzera animatu nahi dituzte.
Bestalde, datorren asteko ostiralean, hilaren 21ean, bilera bat egingo dute 50. urteurreneko jaialdian parte hartzeko izena eman duten guztiekin. Bilera Zelai Arizti kultur etxean egingo dute, 20:00etan.