Gazteen saria Beñat Mujika beasaindarrak irabazi du eta herriko saria Aitor Merchanentzat izan da.
Irabazleak, antolatzaileak eta epaileak.
Goiz osoan 37 pintorek Beasaingo hainbat txoko margotu ondoren, 18:30ean, Usurbe Antzokiko Erakusketa Aretoan eman dute Beasaingo XXV. Jendaurreko Margo Lehiaketako irabazleen epaia.
Joxe Mari Telleriak, Jesus Lopez Zuluetak, Javi Sotok eta Jokin Telleriak aho batez erabaki dute irabazlearen izena: Leioako (Bizkaia) Jose Reyes Ramos. Bigarrena, Ermuako (Bizkaia) Jon Idigorasentzat izan da eta hirugarrena, Gasteizko Eduardo Alsasuarentzat. Lanen maila ona ikusirik, akzesita ere banatu du; Anton Urreistiri eman diote.
Gazteen atalean, Beñat Mujika beasaindarra izan da txapelduna.
Herriko sariak
Herriko pintoreak ere saritu nahi izaten ditu Arrano Kultur Elkarteak. Helduetan, Aitor Merchanen lana izan da irabazlea eta bigarrena, Moises Garciarena. Herriko gazteen saria Clara Schmidtentzat izan da.
Erakusketa
Urriaren 30era arte, lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira Usurbe Antzokiko Erakusketa Aretoan.