Aldiri eta Amalurren aldeko festa, hilaren 29an
Aldiri eta Amalur Libre aldarrikapen festa antolatu dute hilaren 29rako. 12:00etan hamaiketakoa egingo dute Amalurren eta 12:30ean triki-poteoa hasiko da. 14:30ean herri bazkaria egingo dute Areizaga-Kalebarrenen. Ondoren rantxerak eta trikitixa
Aldiri eta Amalur Libre aldarrikapen festa antolatu dute hilaren 29rako. 12:00etan hamaiketakoa egingo dute Amalurren eta 12:30ean triki-poteoa hasiko da. 14:30ean herri bazkaria egingo dute Areizaga-Kalebarrenen. Ondoren rantxerak eta trikitixa egongo dira. 20:00etan Pettik joko du. Tiketak Korta, Motx, Osaba, Apatxe eta Hirukian jarri dituzte salgai 10 eurotan (ikasle eta langabetuentzat, 5). Antolatzaileek zapi edo kamixeta laranjarekin joatea eskatu dute.