Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarren garatzeko asmoa duen pista-proiektua atzo onartu zuen, Ordizian egindako bileran. Batetik, astelehenean hasi zuten Goroskintxurainoko pista Alotzaraino luzatzea erabaki du 15 herrien arteko asanbladak; bestetik, Aralarren Gipuzkoako zatian dauden txabola guztietara —40 bat dira— irekiko dituzte mendi-bideak. 2017an “lehentasuna” emango diote eraikuntzari.
Lehendik polemika eragin duen azpiegiturak dimentsio askoz handiagoa hartu du, orain. Goroskintxuraino pista egitea aho batez onartu zuen Mankomunitatearen batzarrak, urte hasieran. Atzo, ordea, iritzi desberdinak mahai gaineratu zituzten. 9 herrik pistak egitearen proiektuaren alde bozkatu dute, 5 herrik aurka, eta herri bat (Orendain) falta zen bileran.

Aralarren egiteko asmoa dagoen pisten planoa. Gorriz, eraiki nahi dituzten berriak.