
Alaitasuna errondaila
Legazpiko Alaitasuna errondailak topaketa antolatu du larunbaterako. Topaketa Latxartegi aretoan egingo dute 20:00etan hasita. Alaitasunaz gain, Castro Urdialeseko (Kantabria) Al Sejo errondailak eta Altsasuko (Nafarroa) Trasteando errondailak parte hartuko dute emanaldian. Alaitasunak hasiera emango dio kontzertuari eta ondoren bi talde gonbidatuak izango dira protagonistak. Amaieran hiruek elkarrekin joko dute. Sarrera doan da eta tokiak mugatuak.