Europako lehen exoeskeletoa Goierri garaian egin dute
Gaur arratsaldean Hank exoeskeletoa aurkeztu dute Urretxuko ONBideratu zentroan. Gogoa enpresak egin du, Goierri garaiko beste hiru enpresen laguntzarekin: Plasnor, Met-Meka eta Estrulaser Tubo. Teknologia CSICek garatu du (Espainiako ikerketa
Gaur arratsaldean Hank exoeskeletoa aurkeztu dute Urretxuko ONBideratu zentroan. Gogoa enpresak egin du, Goierri garaiko beste hiru enpresen laguntzarekin: Plasnor, Met-Meka eta Estrulaser Tubo. Teknologia CSICek garatu du (Espainiako ikerketa zientifikoen zentroak). Uggasak eta Gogoak CSICekin hitzarmen bat sinatu zuten eta, horri esker, exoeskeletoa Goierri garaian egin da.
Armadura baten modukoa da eta lesio fisiko eta neuronalak dituzten pertsonei ibiltzen lagunduko die. Aginduak ordenadore baten edo ahotsaren bitartez ematen zaizkio. Bere laguntzarekin, ibili, eseri edo eskailerak igo ahal izango dituzte. Munduan horrelako beste lau bakarrik daude: hiru Amerikako Estatu Batuetan eta bestea Japonian. Gogoa enpresak hainbat eskari ditu eta dagoeneko beste lau fabrikatzen ari da. Datorren errehabilitazioari buruzko jardunaldi batzuetan aurkeztuko du.