
Goierriko Barracuda musika taldeak izan du 2016ko
Jazpana! Fest musika jaialdia irekitzeko ohorea. Gaur hasi, eta igandeko goizeko lehenengo orduak arte, musika izango da protagonista Bernedo-Eneko aparkalekuko karpa erraldoian. Egitarauan azkeneko aldaketa bat izan bada ere, eskualdeko, Euskal Herriko eta nazioarte mailako puntako taldeen lana ezagutzeko aukera izango da. Sarrerarik ez da ordaindu beharko musika jaialdian.
EGITARAUA
Gaur
· 22:00. Barracuda.
· 22:45. Viva Belgrado.
· 23:30. Inoren Ero Ni.
· 00:30. Monte del Oso.
· 01:20. Betunizer.
· 02:30. DJ Rocket disko jartzailea.
Bihar
· 13:00. Vanessa Zamora kantari mexikarra. Bideluze plazan.
· 16:30. Reziklantes tailerra.
· 19:15. Unidad Alavesa.
· 19:55. Baobabs will destroy your planet.
· 20:45. Izaki Gardenak.
· 21:35. Morgan.
· 22:35. Nudozurdo.
· 00:45. John Berkhout.
· 01:45. Peachei Joke.
· 02:50. Grises.
· 04:00. Coco disko jartzailea.
Look jazpanero
Bihar, 19:00etatik 24:00etara, photocall-a. Fashion Olerekin elkarlanean. Beasaingo Alzuaran, Anitz, Enedur, Cayville, Xalo eta Zuna; Ordiziako Vicuña Sport, Vicuña Confeccion, Kixmi, Ttipi Ttapa, Gofi, Bidemoda; eta Zumarragako Natalietta.