Jon Ander Intsausti mutiloarra Bahrain-Merida taldean ariko da
Mutiloako txirrindularia Bahrain-Merida talde berriak fitxatu du. Lehengusuaren ondoan ariko da, Ion Izagirre ormaiztegiarraren ondoan, hain zuzen ere.
Talde berriarekin, bere txirrindularitza ibilbidean urrats bat gehiago egin du Insaustik, World Tourrean izango baita eta munduko onenekin aritzeko aukera izango baitu; Vincenzo Nibali eta Purito Rodriguez ere taldekide izango ditu Jon Ander Insaustik. Azkeneko bi denboraldiak Euskadi-Murias taldean egin ditu.
Lehenengo konzentrazioa egiten ari dira egunotan Kroazian eta mutiloarra bertan da.