Mugikortasun mahaia osatuko da Ordizian
Ordiziako Udalak, trafikoaren eta aparkalekuen gaien inguruan eztabaidatzeko, mugikortasun mahaia eta foroa jarriko ditu martxan. Udalak, aurreko legealdian hartutako erabakiak eta aldaketak ebaluatuko direla esan du eta Mugikortasun Planean proposatutako kokaleku posibleak aztertuko direla Ordizian parking bat egin ahal izateko. Horretarako, herritarrak prozesuan parte hartzera animatu nahi ditu.
Izen-ematea
Gaiaren inguruko interesa duten herritarrek mezua bidal dezakete komunikazioa@ordizia.eus epostara izena, telefonoa eta norberaren eposta bidalita. Herritarren arreta bulegoan ere egin daiteke parte hartzejko eskaera, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:00tara. Epea azaroaren 10ean amaituko da.