Urretxuk uraren tasa %2 igo du eta kirol zerbitzuen prezioa %5
Atzoko osoko bilkuran 2017ko ordenantza fiskalak onartu zituzten. Zerga eta tasa gehienak izoztu egin dituzte, baina uraren tasa %2 igo dute eta kirol zerbitzuen prezioa %5. Uraren tasa Aquarbek proposatuta
Atzoko osoko bilkuran 2017ko ordenantza fiskalak onartu zituzten. Zerga eta tasa gehienak izoztu egin dituzte, baina uraren tasa %2 igo dute eta kirol zerbitzuen prezioa %5. Uraren tasa Aquarbek proposatuta igo dute eta kirol zerbitzuen prezioa kirol zerbitzuen kontratu berria %21 garestiagoa izango delako. Izan ere, Udalak egun kirol zerbitzuak eskaintzen dituen enpresari ordaintzen dionarekin, ezin dira zerbitzu horiek eskaintzeak dakartzan gastu guztiak ordaindu.
EH Bilduk kirol zerbitzuen prezioaren igoera aparte bozkatzea eskatu zuen. Gainontzeko zerga eta tasek alderdi guztien oniritzia jaso zuten, baina EH Bilduko zinegotziek kirol zerbitzuen prezioaren igoeraren aurka bozkatu zuten.
Osoko bilkuran eguneko zentroaren tasa berriak eta eguneko zentroko zerbitzua eta etxez etxeko laguntza zerbitzua esleitzeko pleguak ere onartu zituzten. EH Bilduko zinegotziek ez zituzten plegu hauek onartu, abstenitu egin ziren, erredakzio prozesuan beraien eskaerak ez dituztela haintzat hartu uste dutelako.