Lehen 'pailazo hiltzailea', Ordizian
Ertzaintza EAEn azaldu den lehen ‘pailazo hiltzailea’ bilatzen ari da. 12 urteko neskato bat artatu behar izan zuten ostegun arratsaldean, Ordiziako toki ilun batean ‘pailazo hiltzaile’ batekin topo egin eta gero. Haurra asko beldurtu zen eta etxera heldu zenean gurasoek SOS Deiakera deitu zuten. Anbulantzia bat bidali zuten bere etxera.