Maider Gaztañagak eta Mitxel Cuadradok irabazi dute Azpeitiako Kros Mistoa
Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado ordiziarrek irabazi dute Azpeitiko VII. Kros Mistoa, 23:25 denbora eginda. Haien atzetik (23:56) Javier Delgadok (Irun) eta Alejandra Arribasek (Iruñea) egin dute. Hirugarrenak, berriz, Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate zizurkildarrak (24:22) izan dira. Urola Kostako aurreneko bikotea laugarrena izan da: Igor Etxeberria (Zarautz) eta Uxoa Irigoien (Getaria), 24:55. Lehen bikote azpeitiarra zazpigarren helmugaratu da, Igor Uranga eta Maider Korta, 26:40.
Ikasberri Kirol Elkarteak Euskal Herria nazio bat, selekzio bat lelopean antolatutako gaurko 6,2 kilometroko proban 87 bikotek parte hartu dute. Azpeitikoa Urola Kostako I. Kros Mistoen Txapelketako aurreneko proba izan da. Eskualdeko txapelketa Azpeitikoarekin, Errezilgoarekin (azaroaren 20an) eta Zarauzkoarekin (abenduaren 4an)osatu dute.
SAILKAPENEKO LEHEN HAMAR BIKOTEAK:
1- Maider Gaztañaga eta Mitxel Cuadrado (Ordizia), 23:25.
2- Javier Delgado (Irun) eta Alejandra Arribas (Iruñea), 23:56.
3- Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate (Zizurkil), 24:22.
4- Igor Etxeberria (Zarautz) eta Uxoa Irigoien (Getaria), 24:55.
5- Nere Arregi (Arrasate) eta Unai Azpiazu ( Ormaiztegi), 25:43.
6- Ainhoa Lekuona eta Ion Artutxa (Tolosa), 25:56.
7- Igor Uranga eta Maider Korta (Azpeitia), 26:40.
8- Iñaki Arrieta eta Hegoa Zubeldia (Azkoitia), 27.02.
9- Garazi Sampedro eta Jon Aranburu (Atxondo), 27:03.
10- Ion Ziarsolo (Errezil) eta Nora Orbegozo (Azpeitia), 27:04.
Sailkapen osoa, herrikrosa.eus-en.