Mondeju eta gazta lehiaketen sarituak, agintari eta antolatzaileekin. Arg. I. Gurrutxaga
Iaz Maixabel Urkolak irabazi bazuen Zaldibiako Ardiki Egunaren barruan egiten den mondeju txapelketa –aurten 22. edizioa du–, aurten haren ahizpa, Amaia Urkola, izan da txapelduna. Aralarko Gaztaren XIX. Lehiaketaren txapela, berriz, Juan Mari Zinkunegirentzat (Aitzarte elkartea) izan da. Mondeju txapelketara 24 lagunek aurkeztu dituzte hestekiak, eta gazta lehiaketan 16 artzainek parte hartu dute. Giro eguzkitsuarekin eta kale giro bikainarekin ari da ospatzen aurtengo Ardiki Eguna.
Arratsaldean, 18:00etan, Goierriko 3. Erromeri Bira izango da; 19:30ean, Ostolaza, Narbaiza eta Juan Mari Beltranekin lagunarteko kalejira; eta festa 21:30ean amaituko da.
SAILKAPENAK
23. Mondeju lehiaketa
1.- Amaia Urkola (Zaldibia)
2.- Eneko eta Amets (Zaldibia)
3.- Senos taldea (Zaldibia)
XIX. Aralarko Gazta lehiaketa
1.- Juan Mari Zinkunegi, Aitzarte elkartea (Errezil)
2.- Ixidro Sukia (Lazkao)
3.- Aitor Iztueta (Lazkao, Lazkaomendi)