«Batzuetan taberna baino gehiago elkarte bat ematen du, elkargune bat»
Sutegi tabernako barraren atzean aritzen da Iñaki Galparsoro (Ataun, 1970). San Gregorio auzoan dagoen bakarra denez, taberna zerbitzua baino gehiago ere ...
Sutegi tabernako barraren atzean aritzen da Iñaki Galparsoro (Ataun, 1970). San Gregorio auzoan dagoen bakarra denez, taberna zerbitzua baino gehiago ere eskaintzen dute: eguneroko ogia, egunkaria eta hainbat elikagai. Galparsorok oso gertuko tratua du auzotarrekin: «Haurrekin harreman berezia dut. Batzuetan taberna baino gehiago elkarte bat ematen du, elkargune bat».
Jon Ander Albisu pilotariak garaipena lortzen duenean suziria botatzen du Galparsorok. «Saltsa pixka bat jartzeagatik egiten dut. Batzuetan auzotarrak zain egoten omen dira, eta suziririk ez badago partida galdutzat jotzen dute».
Zaletasun bat.
Ehiza.
Pelikula bat.
Uiii, berdin dit, lo hartzen dut.
Liburu bat.
Aldizkariak nahiago, ehiza, kotxeak, txirrindularitzari… buruz.
Musika talde bat.
Ni Ramonesen garaikoa naiz.
Abesti bat.
Txoriak Txori.
Janari bat.
Marisko paella.
Edari bat.
Ardo beltz on bat.
Oporretarako leku bat.
Kadizko kosta.
Amets bat.
Txalupa bat Getariako portuan.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Txaluparen zain nago.
Zeri diozu beldurra?
Gaixotasunei.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Familia pozik ikusteak.
Goierriko txoko bat.
Ataungo Atxurbiko tontorra.
Herriko alkate bazina…
Ezinezkoa.
Ataunen biziko ez bazina.
Kostako txoko batean, portu ondoan.