Juanjo Igartzabal eta Uxua Barandiaran IV. Donostia 3 M lasterketako podiumean
Gaur Donostian jokatu den IV. Donostiako 3 M lasterketa Juanjo Igartzabal zumarragarrak irabazi du. 15,1 kilometroko ibilbidean, Igeldo, Urgull eta Ulia igo behar izan dituzte korrikalariek. Igartzabalek 01:03:02 denbora behar izan du hamabost kilometroak egiteko.
Emakumezkoen podiumean ere, beste goierritar bat izan da: Uxua Barandiaran zegamarra. Hirugarren postuan sartu da, 1:24:40 denbora behar izan du ibilbidea osatzeko. Barandiaranen atzetik, laugarren postuan, Edurne Arakistain sartu da (01:26:21).
Igeldo eta Urgull
Beste proba motzago bat ere jokatu da, 9 kilometrokoa; Igeldo eta Urgull igo behar izan dituzte korrikalariek. Kasu honetan, Ivan San Juan zegamarra bigarrena izan da.