Gure Esku Dagoren urteberriko sarirako txartelak salgai
Gurrutxaga, Katillu eta Karibe Zaharrean erosi daitezke jada
Gure Esku Dagok urteberriarekin batera egingo duen zozketarako txartelak salgai jarri dituzte Legazpiko Gurrutxaga, Katillu eta Karibe Zaharra tabernetan. Txartelak 5 euroren truke erosi ahal dira. Sari potoloak banatuko dituzte urtarrilaren 16an egingo duten zozketaren ostean. Hain zuzen, lehenengo saria 30.000 eurokoa izango da eta 1.000 euroko hamar sari ere emango dituzte.