Aldundiak Azkoitia-Zumarraga errepidea berrituko du
Aldundiak Azkoitia-Zumarragako errepidea (GI-631) berritzeko proiektua prestatzen ari da. Asmoa lanak legealdi honetan bertan hastea da. 23 milioiko inbertsioa egingo du. GI-631 errepidea 3.700 ibilgailu inguruk erabiltzen dute egunero. Horietako
Aldundiak Azkoitia-Zumarragako errepidea (GI-631) berritzeko proiektua prestatzen ari da. Asmoa lanak legealdi honetan bertan hastea da. 23 milioiko inbertsioa egingo du. GI-631 errepidea 3.700 ibilgailu inguruk erabiltzen dute egunero. Horietako asko kamioiak direnez eta errepidea oso bihurria denez, denbora asko behar da 13 kilometro egiteko. Aldundiaren asmoa hiru tokitan hirugarren errei bat egitea da, aurreratzeak errazteko.