'Kalebegiak' filmaren proiektua zuzendu du zinegile legazpiarrak, bihar Legazpin aurkeztuko du
Hau Jorge Gil zinegile legazpiarrari egindako elkarrizketaren aurrerapena da, bihar Goierriko Hitzaren paperezkoan elkarrizketa osoa.
Legazpi duzu sorterri eta sortzen dituzun lan guztiak bertan erakustea gustuko duzu.
Zalantzarik gabe. Moriarti ekoizpen etxean lan egiten dut eta honezkero Legazpirekin harreman estua dugula esan dezaket. Gure etxeak ekoitzi dituen lan guztiekin etorri gara –
Loreak, 80 Egunean…–. Zineklubeko lagunek gonbidapena luzatzen digute eta gu pozarren etortzen gara. Dagoeneko tradizio bihurtu zaigu. Ni bertan jaiotakoa naiz, baina beste moriartiei ere gustatzen zaie Legazpira etortzea. Ezin hobeto hartzen gaituzte eta ezin dugu hutsik egin.
Zer da ‘Kalebegiak’?
Hamabi film laburrez osatutako lana da. Hamabi begirada ezberdin jasotzen ditu. Guztiak Donostiaren inguruan ehundu dira. Lan guztiak harilkatzen dituen haria ezberdinen arteko elkarbizitzaren ideia da. Ni, Mitxel Gaztanbiderekin batera, proiektuaren zuzendaria izan naiz.
OHARRA: Bihar elkarrizketa osoa, Goierriko Hitzan.