I. Igartza Musika Bekan parte hartu duten hamabost kideak.
Beasaingo Udalak Musikenerekin elkarlanean antolatutako I. Igartza Musika Bekak baditu irabazleak.
- Musikenen Goi Mailako Titulazioaren laugarren urtean dabiltzanen artean, 2.000 euroko beka, Yana Kucherova errusiar biola jotzaileak irabazi du.
- Masterrean matrikulatukoen artean, berriz, Palentziako (Espainia) Cesareo Muñoz biolontxelo jotzaileak, 3.000 euroko beka jaso du.
Gaur, bekaren zati bana jaso dute; bigarren zatia, kontzertua eskainitakoan jasoko dute.
Damian Martinez, Sorkunde Idigoras, Marijose Cano eta Arantxa Gastesik osatu dute epaimahaia. Hamabost musikarik, ordu laurdeneko tartea izan dute gaur arratsaldean Igartzako jauregian, beraien proiektua aurkezteko.