Beasaingo mendizale gazteak eguraldi txarrari aurre eginez
Negu giroari aurre eginez, Beasaingo mendizale gazteek urteroko Finalista Eguna ospatu dute gaur. Aizkorri Mendizale Elkarteak eskolarteko egitasmotik mendiko jardueretan parte hartu duten umeak saritu nahi izan ditu. Honela, goizean goiz, 08:00etan, Bideluze plazatik abiatuta, Murumendi-Garin mendi irteera egin dute lehendabizi. 11:45ean txistulariek harrera egin diete Garinen eta 12:00etan, urtean zehar hildako mendizaleen aldeko ekitaldia egin dute Garingo elizan. 12:30ean sariak banatuko dituzte. Ondoren, hamaiketakoarekin indarrak hartu dituzte mendizaleek.