Berri eta Bidezar tabernak saritu dituzte pintxo lehiaketan
Atzo Buzkantza Eguna ospatu zuten Zumarragan. Artisau azoka, aizkolarien saioa eta buzkantza salmenta eta dastaketa egon ziren. Gainera, pintxo lehiaketako sariak banatu zituzten. Lehen saria Berri tabernak irabazi zuen eta
Atzo Buzkantza Eguna ospatu zuten Zumarragan. Artisau azoka, aizkolarien saioa eta buzkantza salmenta eta dastaketa egon ziren. Gainera, pintxo lehiaketako sariak banatu zituzten. Lehen saria Berri tabernak irabazi zuen eta pintxo originalenari dagokiona, berriz, Bidezar tabernak. Berrik bigarrengoz irabazi du lehiaketa eta Bidezarrek iaz ere pintxo originalenari dagokion saria irabazi zuen.