Itziar Agirreburualdek jaso du urriko erosketa txartela
Zozketan sartzeko Urtatza Azpikoa baserriaren izena asmatu behar zen
Urriko erosketa txartelaren zozketan parte hartzeko asmatu beharreko Legazpiko baserriaren izena Urtatza Azpikoa zen. 38 lagunek asmatu zuten erantzuna eta zozketan Itziar Agirreburualderen izena atera zen. Honezkero Javier Iraetaren eskuetatik saria jaso du. Txartela Legazpiko taberna nahiz jatetxeren batean gastatu ahalko du.













