Aske utzi dituzte Xabier Arin eta haren emaztea
Bost eguneko atxiloaldiaren ondoren, etxera bidean dira Xabier Arin ataundarra eta haren emaztea. Gaur Parisen terrismo delituen aurkako epailearen artean deklaratu eta gero, karguekin baina aske utzi ditu. Gaur gauerako iritsiko da bikotea Lapurdira.
Mikel Irastortza ustezko ETAko kidearekin batera atxilotu zituzten biak joan den larunbatean, hari aterpea ematea egotzita. Atxiloketak egin zituztenetik, egunero egin dituzte elkarretaratzeak Ataunen eta Azkainen.