
Idoia Agirre futbol jokalari legazpiarra sekulako denboraldia egiten ari da AEBtako Bridgeport taldearekin, emakumezkoen D2 ligan. Denboraldi honetan jokatutako 19 partidetan 24 gol egin ditu. Orain, D2 Soccer Fan Choice Awards sarietarako hautagai nagusietako bat izendatu dute.
Hero sports webgunean, jarraitzaileen botoen bidez aukeratuko dute irabazlea nor den. Une honetan bigarren dago Agirre,
Sierra Shugarts iazko irabazlearen atzetik.
Idoia Agirre ez da puntan dabilen emakumezko futbolari legazpiar bakarra. Irene Paredes ere, denboraldi bikaina egiten ari da Frantziako PSG taldean, eta asteburuan,
bi gol egin ditu txapeldunen ligan.