Irene Paredes legazpiarrak bi gol egin ditu Txapeldunen Ligan
Irene Paredes futbol jokalari legazpiarrak bi gol egin zituen atzo, Txapeldunen Ligan. Paris Saint Germain taldearekin jokatzen du Paredesek, eta atzo, Kazygurt (LSK) taldearen aurka. Joanekoan 5-4ko estu baten ondoren, atzo frantziarrek 0-3 irabazi zuten Kazajstanen. Irene Paredesek, PSGren hiru goletatik bi sartu zituen, biak ere, buruz egindako erremateetan.













