Indarkeria matxistaren aurkako ekitaldiak
Urola Garaia udal elkartearen Berdintasun arloak indarkeria matxistaren aurkako ekitaldiak antolatu ditu. Bihar, 17:00etan, Beldur Barik lehiaketako sariak banatuko dituzte Labeaga aretoan. Ondoren, maitasun erromantikoari buruzko antzerki-foroa egongo da. Hilaren
Urola Garaia udal elkartearen Berdintasun arloak indarkeria matxistaren aurkako ekitaldiak antolatu ditu. Bihar, 17:00etan, Beldur Barik lehiaketako sariak banatuko dituzte Labeaga aretoan. Ondoren, maitasun erromantikoari buruzko antzerki-foroa egongo da. Hilaren 25ean, 19:00etan, kontzentrazioak egongo dira. Legazpikoa Euskal Herria plazan izango da eta Urretxu-Zumarragakoa Areizaga-Kalebarrenen. Bukatzeko, abenduaren 2an eta 3an autodefentsa feminista tailerra egongo da. Abenduaren 2ko saioa 17:00etatik 21:00etara izango da eta abenduaren 3koa 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko 943 725 642.